Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Hondarribiko Itsas Etxean izan du zita gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Areto bete zale izan da gaurkoan bertsolariei adi. Sei bertsolari hauek aritu dira gaurkoan:
- Ane Beloki Lopez
- Aratz Igartzabal Bidegain
- Eneritz Artetxe Eizagirre
- Maddi Aiestaran Iparragirre
- Oier Aizpurua Olaizola
- Unai Gaztelumendi Arandia
Lan puntuagarriak amaituta, Eneritz Artetxe Eizagirre izan da garaile, 482,5 punturekin. Horrela, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara: zehazki, Irungora, urriaren 27an. Honela geratu da sailkapena:
Eneritz Artetxe Eizagirre -------------------------- 482,5
Aratz Igartzabal Bidegain ----------------------- 478
Unai Gaztelumendi Arandia ---------------------464,5
Oier Aizpurua Olaizola ------------------------------445
Maddi Aiestaran Iparragirre ------------------ 444,5
Ane Beloki Lopez ---------------------------------- 419,5
Gai jartzen Iban Narbaiza Cevidanes ibili da. Epaileak hauek izan dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.
Bihar jokatuko da hurrengo saioa, Andoainen. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; baita bihar Bastero kulturguneko txarteldegian saioaren aurretik, aurretik agortu ez badira.