Finalerako oharrak
Abenduaren 14an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, astebete baino ez da geratzen. Finalari begira jarrita, kontuan hartu beharreko ohar batzuk aletu ditugu hemen.
Sarreren salmenta
Finaleko sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira eskuragai. Egunean bertan, sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko da, 14:30ean.
Haur txokoa
Saioa jokatzen ari diren bitartean, haur txokoa egongo da Ilunben bertan. Hezitzaileek zainduko dute gunea. Bertso saioak irauten duen artean egongo da gunea zabalik, hezitzaileek zainduta. Umeek zein beraiekin datozen helduek egon ahalko dute bertan, eta zerbitzua doakoa izango da.
Hemen, oharrak:
• 6 urtetik aurrerako umeek finalerako sarrera erosi beharko dute.
• 3 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta egon beharko dira gunean.
• Umeek nahi badute, tarteka saiora joan ahalko dira euren guraso edo arduradunek lagunduta.
• Umea gustura ez badago guraso edo arduradunei deituko zaie bila joateko; beraz, gurasoek edo arduradunek mugikorrera adi egon beharko dute.
Haur txokoan parte hartzeko izena aurretik ematea gomendatzen da. Aurretiaz izena ematen duten haur guztiek izango dute aukera gunean egoteko. Egunean bertan izenik eman gabe etorritakoak kopuru batera arte hartuko dira bakarrik.
Izena emateko bete izen-emate formularioa. Informazio gehiago nahi izanez gero ere, deitu 688 72 85 75 telefonora edo idatzi gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus helbidera.
Puntu morea
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean Puntu morea egongo da, Ilunbeko 5. atean. Horrez gain, Bertsozale Elkarteko lantalde feministarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi lantaldefeminista@bertsozale.eus helbidera.
Ilunbera nola heldu
Ilunbera heltzeko, Donostiara garraio publikoak eskaintzen dituen ohiko bideak erabiltzea gomendatzen du antolakuntzak.
Bestalde, zeinbait udal zein bertso-eskolek autobusak antolatu dituzte herrietatik finalera joateko. Horiek erabiltzea ere aholkatzen du antolakuntzak.
Dena den, autoen aparkalekua ere egongo da.
Ateen irekiera
Ilunbeko ateak 15:30ean zabalduko dira. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak garaiz joateko gomendioa egin nahi die bertsozaleei, jende asko bilduko garelako eta azken orduan trabarik ez egoteko.
Gurpildun aulkiak
Gurpildun aulkian datozen bertsozaleek zein irisgarritasun beharrak dituztenek, aurretiaz antolakuntzari jakinaraziz gero, nondik sartzea komeni den adierazten duten oharrak jasoko dituzte. Horretarako gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus helbidera idatz daiteke.
Bestelako oharrak
- Sarrera bakoitzak bere kodea du eta, beraz, sarrera berarekin ezingo da pertsona bat baino gehiago sartu.
- Areto barruan ezin da ez jan ez edan, beraz, ezin da areto barrura ezer sartu.
- Emergentzia kasuren bat balego, antolatzaileek emandako oharrei kasu egin.
- Illunben ere ez da inolako eraso matxistarik onartuko.
- Illunben ezin da erre.
- Bertsolariek mugimendu guztiak nabaritzen dituzte oholtzatik; horregatik, mugitu behar izanez gero, itxaron bertsoaldia amaitu arte.