Finalaurrekoak, zuzenean
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak ate joka daude: pasa den igandeko Tolosako saioaren ostean erabakita geratu dira. Orain arteko saioak aretoetan jokatu dira, baina finalaurrekoetan beste salto bat emango du txapelketak eta frontoietara pasatuko dira saioak. Horrekin batera, zuzeneko emanaldiak ere izango dira, ETB4n. Ilaski Serranok aurkeztuko ditu saioak, Jon Martin aditua alboan duela.
Hiru finalaurreko jokatuko dira, hiru igandetan, jarraian. Hauexek izango dira saioak:
Azaroak 17an, Oiartzunen. Sei bertsolari hauek ariko dira:
- Ane Labaka Mayoz
- Asier Azpiroz Iztueta
- Beñat Gaztelumendi Arandia
- Eli Pagola Apezetxea
- Nerea Elustondo Plazaola
- Oier Etxeberria Zubimendi
Gai-jartzailea Ane Ezenarro Beristain izango da.
Azaroak 24an, Zarautzen. Beste sei bertsolari hauek ariko dira:
- Alaia Martin Etxebeste
- Amaia Iturriotz Etxaniz
- Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
- Eneko Araiztegi Agirre
- Eneritz Artetxe Eizagirre
- Unai Mendizabal Jauregi
Gai-jartzailea Ion Zaldua Brit izango da.
Abenduak 1ean, Arrasaten. Bertsolari hauek ariko dira bertan:
- Agin Laburu Rezola
- Andoni Rekondo Izagirre
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"
- Maider Arregi Markuleta
- Oihana Iguaran Barandiaran
Gai-jartzailea Imanol Artola Arretxe izango da.
Epaile, ostera, hauek ariko dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.
Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai eta frontoietako txarteldegietan saioaren egunean bertan, aurretik amaitzen ez badira.