Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren

2024/09/22
Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.

Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final-zortzirena. Sei bertsolari hauek izan dira gaurko protagonistak:

Lan puntuagarriak amaituta, Eli Pagola Apezetxea izan da garaile, 487,5 puntu bilduta. Horrenbestez, final-laurdenetara sailkatu da zuzenean, Azkoitiko saiora zehazki, urriaren 26an. Honela geratu da sailkapen osoa:

Eli Pagola Apezetxea..................................487,5
Eneko Araiztegi Agirre................................454,5
Iñaki Apalategi Astigarraga.......................451,5
Unai Izagirre Etxeberria.............................446
Libe Goenaga Arrieta.................................436
Uxue Fernandez Lasa................................430

Gai-jartzaile Olatz Zuazubiskar izan. Epaileak hauek izan dira: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoIñigo Legorburu ArregiJon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.

Datorren asteburuan jokatuko dira hurrengo bi saioak: Hondarribian, irailaren 28an, eta Andoainen, 29an. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; baita antzokietako txarteldegian saioaren egunean bertan ere, aurretik agortu ez badira.