Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko saioa
Indartsu hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren fasea: Eibarko Coliseo bete batek egin dio harrera. Giro beroan aritu dira kantuan sei bertsolari hauek:
- Agin Laburu Rezola
- Alaia Martin Etxebeste
- Aratz Igartzabal Bidegain
- Eneko Araiztegi Agirre
- Haizea Arana Cardenal
- Manu Goiogana Bengoetxea
Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Mrtin Etxebeste izendatu dute garaile, 531,5 punturekin. Horrela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara; Zarauzkora, azaroaren 24an. Honela geratu dira puntuazioak:
- Alaia Martin Etxebeste ------------------------------------ 531,5
- Agin Laburu Rezola ----------------------------------------- 503,5
- Eneko Araiztegi Agirre ------------------------------------ 469
- Haizea Arana Cardenal ------------------------------------ 458,5
- Manu Goiogana Bengoetxea ---------------------------- 448
- Aratz Igartzabal Bidegain ---------------------------------- 438
Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes aritu da. Epaileak, ostera, hauek izan dira: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Nerea Goñi Begiristain izan da.
Bihar jokatuko da final-laurdenetako hurrengo saioa, Errenterian. Sarrera guztiak agortu dira, eta beraz, ez da txarteldegirik egongo.