Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian

2024/10/20
Bigarren final-laurdena jokatu da gaur Errenterian. Gaztelumendik, irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako txartela lortu du.

Errenteriako Lekuona Fabrikak egin dio harrera Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenari. Sei bertsolari hauek aritu dira kantuan bertan:

Lan puntuagarriak amaituta, Beñat Gaztelumendi Arandiak bildu ditu puntu gehien: 493. Hori horrela, zuzenean lortu du finalaurrekoetara sailkatzea; Oiartzungoan kantatuko du, azaroaren 17an. Honela geratu dira puntuazioak:

Gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izan da. Epaitzen honako epaile hauek aritu dira: Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia artu da.

Datorren asteburuan izango dira hurrengo bi final-laurdenak: Azkoitian larunbatean, urriaren 26an, eta Irunen igandean, 27an. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.