Azpeitian jokatuko da azken final-zortzirena
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak lehen mugarria igaroko du larunbatean, Azpeitiko saioarekin amaituko baita final-zortzirenen fasea. Soreasu antzokiak hartuko du 2024ko txapelketako azken final-zortzirena, eta sei bertsolari hauek ariko dira kantuan:
- Aitor Tatiegi Loidi
- Asier Azpiroz Iztueta
- German Urteaga Garmendia
- Haizea Arana Cardenal
- Maialen Akizu Bidegain
- Maider Arregi Markuleta
Gaiak jartzen Iker Iriarte Iribar ariko da, eta epaitzen bost epaile hauek: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.
Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da final-laurdenetara, eta, saioa amaitzearekin bat ezagutuko dugu puntuazioz sailkatutakoen zerrenda ere. Saiorako sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta Soreasuko txarteldegian ere egongo dira saioaren egunean bertan, aurretik agortzen ez badira.