Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maider Arregi Markuletak irabazi du Azpeitiko final-zortzirena

2024/10/05
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zazpigarren eta azken final-zortzirena jokatu da gaur Azpeitiko Soreasu antzokian; Arregik bildu du puntu gehien.

Gaurko Azpeitiko saioarekin, bukatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen fasea. Soreasu antzoki bete-bete batek egin dio harrera saioari, eta giro beroan aritu dira sei bertsolari hauek:

Lan puntuagarriak amaituta, Maider Arregi Markuleta gailendu da, 489,5 punturekin. Beraz, zuzenean sailkatu da Tolosako final-laurdenera, azaroaren 3an. Honela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

Maider Arregi Markuleta -------------------------------- 489,5 

Asier Azpiroz Iztueta  ------------------------------------ 489,5  

Haizea Arana Cardenal --------------------------------- 484,5

Aitor Tatiegi Loidi ------------------------------------------ 469,5

Maialen Akizu Bidegain -------------------------------- 457,5

German Urteaga Garmendia ------------------------- 423,5

Gaiak jartzen Iker Iriarte Iribar ibili da. Epaitzen, ostera, honako hauek: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoIñigo Legorburu ArregiJon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.

Saioa bukatzearekin bat, final-zortzirenetako sailkapen orokorra ere osatu da, baita final-laurdenetara sailkatutakoen zerrenda ere. Albiste honetan duzue sailkapenari buruzko informazioa.

Datorren saioa bi aste barru izango da, urriaren 19an, Eibarren. Saiorako sarrerak salgai daude, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian.