Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Azkoitian eta Irunen jokatuko dira hurrengo saioak

2024/10/22
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako beste bi final-laurden jokatuko dira asteburu honetan: urriaren 26an Azkoitian, eta 27an Irunen. Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Final-laurdenetako lehen asteburua pasatuta, bigarrenaren txanda da oraingoan. Azkoitian eta Irunen izango dira aste honetako saioak, eta bi irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara. 

Azkoitiko saioan sei bertsolari hauek ariko dira:

Gai-jartzaile lanetan Haritz Alberdi Alberdi ariko da.

Irungo saioan, aldiz, sei bertsolari hauek izango dira:

Gai-jartzailea Uxune Areizaga Aranberri izango da.

Epaileak, ostera, hauexek:  Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda EizmendiIdazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Irungo saiorako sarrerak bukatu egin dira dagoeneko; eta, beraz, saioaren egunean ez dugu txarteldegirik jarriko. Azkoitiko sarrerak, aldiz, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; baita aretoko txarteldegian ere, saioaren egunean, aurretik agortuko ez balira.