Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren asteburua hasi da gaur: Azkoitiko Baztartxo Antzokian joaktu da hirugarren final-laurdena. Sei bertsolari hauek aritu dira kantuan:
- Ane Labaka Mayoz
- Asier Azpiroz Iztueta
- Eli Pagola Apezetxea
- Maialen Akizu Bidegain
- Oier Etxeberria Zubimendi
- Unai Mendizabal Jauregi
Lan puntuagarriak bukatuta, Unai Mendizabal Jauregik bildu ditu puntu gehien: 485,5. Honela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara, Zarauzkora, azaroaren 24an. Honela geratu da sailkapena:
- Unai Mendizabal Jauregi ----------------------- 485,5
- Asier Azpiroz Iztueta ------------------------------ 485,5
- Ane Labaka Mayoz --------------------------------- 477,5
- Eli Pagola Apezetxea ------------------------------ 470,5
- Oier Etxeberria Zubimendi ---------------------- 468
- Maialen Akizu Bidegain --------------------------- 414
Gai-jartzaile lanetan Haritz Alberdi Alberdi aritu da.
Epaileak, ostera, hauexek: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Nerea Goñi Begiristain izan da.
Bihar jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa, Irunen. Saioko sarrera guztiak agortuta daude aste osoan, eta, aretoaren edukiera bereziki txikia tarteko, bertsoa.eus atarian zuzenean emango dugu saioa.