Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian

2024/10/26
Hirugarren final-laurdena jokatu da gaur Baztartxo Antzokian. Final-laurdena irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendizabal.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren asteburua hasi da gaur: Azkoitiko Baztartxo Antzokian joaktu da hirugarren final-laurdena. Sei bertsolari hauek aritu dira kantuan: 

Lan puntuagarriak bukatuta, Unai Mendizabal Jauregik bildu ditu puntu gehien: 485,5. Honela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara, Zarauzkora, azaroaren 24an. Honela geratu da sailkapena:

Gai-jartzaile lanetan Haritz Alberdi Alberdi aritu da.

Epaileak, ostera, hauexek:  Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Nerea Goñi Begiristain izan da. 

Bihar jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa, Irunen. Saioko sarrera guztiak agortuta daude aste osoan, eta, aretoaren edukiera bereziki txikia tarteko, bertsoa.eus atarian zuzenean emango dugu saioa.