Asteburu honetan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Heldu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Asteburu honetan, irailaren 14an eta 15ean, jokatuko dira lehen bi saioak: Urretxun lehenengoa eta Lasarte-Orian bigarrena. Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.
Urretxuko saioan, irailaren 14an, bertsolari hauek ariko dira kantuan:
- Andoni Rekondo Izagirre
- Ane Zuazubiskar Iñarra
- Antton Aizpurua Aldape
- Jon Gurrutxaga Urbieta
- Mikel Iturriotz Etxaniz
- Unai Mendizabal Jauregi
Gai-jartzaile Ion Zaldua Brit ariko da.
Lasarte-Oriako saioan, irailaren 15ean, bertsolari hauek ariko dira kantuan:
- Aitor Zubikarai Salegi
- Amaia Iturriotz Etxaniz
- Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga
- Manu Goiogana Bengoetxea
- Oier Etxeberria Zubimendi
Gai-jartzaile lanetan Haritz Alberdi Alberdi ariko da.
Epaileak, bi saioetan, hauek izango dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.
Saioei buruzko informazio osoa webgune honetan eta gure sare sozialetan aurkituko duzue. Sarrerak, aldiz, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, eta saioaren egunean aretoko txarteldegietan, oraindik sarrerarik geratuko balitz.