Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Arrasaten izango da azken finalaurrekoa

2024/11/26
Igandean jokatuko da azken finalaurrekoa, eta, horrekin bat, finala osatuko da. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari azken bultzada geratzen zaio finalaren aurretik; igandekoa, Arrasaten. Saio hori bukatzearekin bat, finaleko zortzikotea erabakita egongo da, eta horietako bat, gutxienez, Arrasateko irabazlea izango da; gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute finalean kantatzeko aukera. 

Sei bertsolari hauek ariko dira Arrasaten: 

Gai-jartzailea Imanol Artola Arretxe izango da.

Epaile, ostera, hauek ariko dira: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoKarlos Ibarguren OlaldeLeire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.

Saioko sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, eta Uarkape pilotalekuko txarteldegian, egunean bertan, aurretik agortzen ez badira.

Arrasateko saioa ere, finalaurreko guztien gisan, zuzenean emitituko dugu, ETB4n. Ilaski Serranok aurkeztuko du saioa, Jon Martin aditua alboan duela.