Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen

2024/09/29
Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen fasea bukatzear da: gaur jokatu da azken aurreko final-zortzirena, Andoainen. Bastero kulturguneak bertsozale andana bildu du, eta giro beroak egin die ongi etorria honako sei bertsolari hauei: 

Lan puntuagarriak amaituta, Aitor Salegi Martija izendatu dute garaile, 470 punturekin. Bera, final-laurdenetara sailkatu da zuzenean, Errenterikora, urriaren 20an. Honela geratu dira puntuazioak: 

Aitor Salegi Martija --------------------------------- 470

Eñaut Martikorena Lizaso ----------------------- 462

Andoni Mujika Izagirre ----------------------------- 450

June Aiestaran Iparragirre ----------------------- 448

Manex Mujika Amunarriz -------------------------- 448

Endika Igarzabal Murua ------------------------------ 437

Gaiak jartzen Igotz Alkorta Irastortza ibili da. Epaitzen, ostera, honako hauek: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoIñigo Legorburu ArregiJon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.

Final-zortzirenetako hurrengo eta azken saioa datorren larunbatean jokatuko da, urriaren 5ean, Azpeitiko Soreasun antzokian. Saioa bukatzearekin bat, final-laurdenetara sailkatutakoen zerrenda ezagutuko dugu. Saiorako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.