
Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
2024/12/14
Donostia Arena bertsozalez bete da gaur arratsaldean: 6.500 lagun elkartu dira bertan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken egunaz gozatzeko; Alaia Martinek jantzi du txapela, Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoa jokatu ostean.

Nola jarraitu finala
2024/12/13
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala bihar, abenduaren 14an, jokatuko da, Donostia Arenan. Bertaratuko ez direnek ere aukera izango dute finala jarraitzeko: hedabideek jarraipen zabala egingo diote.

Prest dago finala
2024/12/10
Gaur goizean aurkeztu dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.

Finalerako oharrak
2024/12/05
Haur txokoa izango da Illunben; izena eman beharko da. Puntu morea, sarrerak eta Ilunbera heltzeko jarraibideei buruzko oharrak aurkituko dituzu hemen.

Arantzazu Loidik jantziko dio txapela txapeldunari
2024/12/03
Patxi Goikoleak emango du 25 urtez azpiko bertsolari onenaren saria. Ikasle eta irakasle, lehen bertso-eskolako ordezkariak dira Loidi eta Goikolea.

Finala, osatuta
2024/12/01
Arrasateko finalaurrekoa jokatu eta gero, erabakita geratu da Donostia Arenan ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Abenduaren 14an jokatuko da finala; ETB1en ere zuzenean jarraitu ahalko da.

Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du azken finalaurrekoa eta osatu da finala
2024/12/01
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatu da gaur Arrasaten; zuzenean sailkatu da finalera Iguaran.

Arrasaten izango da azken finalaurrekoa
2024/11/26
Igandean jokatuko da azken finalaurrekoa, eta, horrekin bat, finala osatuko da. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
2024/11/24
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Zarautzen jokatuko da bigarren finalaurrekoa
2024/11/19
Lehen finalaurrekoa jokatuta, bigarren zita igande honetan izango da, Zarautzen. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera.

Beñat Gaztelumendi Arandiak finalerako pasea eskuratu du
2024/11/17
Oiartzungo finalaurrekoa irabazita, zuzenean sailkatu da Gaztelumendi. Datorren igandean izango da hurrengo saioa, Zarautzen.

Oiartzunen hasiko dira finalaurrekoak
2024/11/12
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken aurreko fasea hasiko da azaroaren 17an: finalaurrekoena. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera.

Finalaurrekoak, zuzenean
2024/11/05
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Datorren igandean izango da lehena, azaroaren 17an, Oiartzunen; 24an Zarautzen, eta abenduaren 1ean Arrasaten. ETB4n jarraitu ahalko dira zuzenean.

Osatu dira finalaurrekoak
2024/11/03
Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

Nerea Elustondo Plazaolak irabazi du Tolosako final-laurdena
2024/11/03
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena jokatu da gaur Tolosako Leidor aretoan; Elustondok bildu du puntu gehien.

Tolosan jokatuko da azken final-laurdena
2024/10/29
Leidor aretoan jokatuko da faseko azken saioa. Saioa bukatzearekin bat ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatutakoen zerrenda.

Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa
2024/10/27
Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Iguaran. Irungo final-laurdena azken aurrekoa izan da: datorren astean ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatuen zerrenda osatua.

Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian
2024/10/26
Hirugarren final-laurdena jokatu da gaur Baztartxo Antzokian. Final-laurdena irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendizabal.

Irungo saioa zuzenean emitituko dugu
2024/10/25
Bertsoa.eus atarian egongo da ikusgai saioa. Ohi biano edukiera txikiagoko aretoa da Irungoa: hortik zuzenean emititzeko erabakia.

Azkoitian eta Irunen jokatuko dira hurrengo saioak
2024/10/22
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako beste bi final-laurden jokatuko dira asteburu honetan: urriaren 26an Azkoitian, eta 27an Irunen. Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian
2024/10/20
Bigarren final-laurdena jokatu da gaur Errenterian. Gaztelumendik, irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako txartela lortu du.

Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko saioa
2024/10/19
Lehen final-laurdena izan da Eibarkoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Bihar izango da hurrengo saioa, Errenterian.

Lehen bi final-laurdenak jokatuko dira asteburu honetan
2024/10/15
Eibarren hasiko da txapelketaren bigarren fasea, urriaren 19an; Errenterian izango da hurrengo saioa, urriaren 20an. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Osatu dira final-laurdenak
2024/10/05
Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

Maider Arregi Markuletak irabazi du Azpeitiko final-zortzirena
2024/10/05
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zazpigarren eta azken final-zortzirena jokatu da gaur Azpeitiko Soreasu antzokian; Arregik bildu du puntu gehien.

Azpeitian jokatuko da azken final-zortzirena
2024/10/01
Saioa bukatzean, final-laurdenetako sailkapena jakingo dugu. Saioak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen
2024/09/29
Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
2024/09/28
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da. Bihar izango da hurrengo saioa, Andoainen.

Hondarribian eta Andoainen dira hurrengo saioak
2024/09/24
Irailaren 28an eta 29an jokatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak: Hondarribian eta Andoainen, hurrenez hurren. Saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira hurrengo fasera. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren
2024/09/22
Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.