Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Asier Azpiroz Iztueta

(Zubieta, 1991)

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Azpeitia

Asier Azpiroz Iztueta Hasierako agurra
Asier Azpiroz Iztueta, Maider Arregi Markuleta 8ko nagusia

Lankideak zarete, eta odol analisien txostenean bosna izartxo ageri zaizkizue. Zuk, Maider, neurriak hartzeko asmoa duzu izarrak gutxitzeko. Asierrek, ordea, ez dio garrantzirik eman.

Aitor Tatiegi Loidi, Asier Azpiroz Iztueta 8ko txikia

Lagunak zarete. Aitor, arotza zara. Konturatuta zaude laguntza behar duen guztietan Asier mesede eske etortzen zaizula. Gaur, etxe osoko lurra aldatzen laguntzeko eskatu dizu.

Asier Azpiroz Iztueta Ganbarako lana
Baimenik ez duzun arren, sartu egin zara.
Asier Azpiroz Iztueta, German Urteaga Garmendia 10eko txikia

Herri txiki batean bizi zarete German eta Asier. Zuen herriko taberna bakarrak azkenaldian fama handia hartu duela eta, jada ezinezkoa da aurrez erreserbarik egin gabe bertan otordurik egitea.

Haizea Arana Cardenal, Asier Azpiroz Iztueta Hasierako agurra
Herriko festak dira, eta txosnan azken txanda egiten ari zarete.
Asier Azpiroz Iztueta Bukaerako agurra

Azkoitia

Asier Azpiroz Iztueta Hasierako agurra
Asier Azpiroz Iztueta, Eli Pagola Apezetxea 8ko nagusia
Harrijasotzaileak zarete. Garai beretsuan hasi zineten lehian. Hasiera hartan, zuen alde izaten zenituzten ikusle gehienak. Gaur egun, aurkari gazteek zuek baino txalo gehiago jasotzen dituzte. Zuk, Asier, oso gaizki daramazu egoera hori. Elik onartu du.
Maialen Akizu Bidegain, Asier Azpiroz Iztueta 10eko txikia
Zu, Maialen, supermerkatura joan zara eta Asier elikagai-bankuko boluntarioak betetzeko poltsa bat eskaini dizu.
Asier Azpiroz Iztueta Puntuari erantzunak
1- Hirietan bizitzen ez dago erraza 2- Inork ez ditugu nahi guregandik gertu 3- Erabiltzen ditugu kanpora joatean
Asier Azpiroz Iztueta, Oier Etxeberria Zubimendi 8ko txikia
Zu, Asier, semea eta Oier aita zarete. Asier, Oier gurasoak zure izenez deitu beharrean, askotan, nahastuta, zure ahizparen/anaiaren izenez deitzen dizu.
Asier Azpiroz Iztueta Ganbarako lana
Bizilekuz aldatu behar izan duzu.
Asier Azpiroz Iztueta Bukaerako agurra

Oiartzun

Asier Azpiroz Iztueta Hasierako agurra
Asier Azpiroz Iztueta, Eli Pagola Apezetxea 8ko nagusia

Telebistako albistegietako aurkezleak zarete. Albiste bat ematerakoan, irudi gogorrak baldin badituzue, zu, Asier, irudi horiek ematearen aldekoa zara; Elik, aldiz, nahiago izaten du horrelakorik ez eman.

Asier Azpiroz Iztueta, Ane Labaka Mayoz 8ko txikia

Zu, Asier, tatuatzailea zara, Ane bezeroa da.

Asier Azpiroz Iztueta, Oier Etxeberria Zubimendi 8ko txikia

Zu, Eli, telefono bidezko saltzailea zara. Oier telefonoa hartu duena da.

Oier Etxeberria Zubimendi, Asier Azpiroz Iztueta Sei puntuko motza

Bikotea zarete. Une gogorra bizi izan duzue elkarrekin, baina indartuta atera zarete.

Nerea Elustondo Plazaola, Asier Azpiroz Iztueta Puntutan

Lehengusuak zarete. Txikitan jolasean ibiltzen zineten aitona-amonen ganbara txukuntzen ari zarete.

Asier Azpiroz Iztueta Bakarka, gaia emanda

Medikua zara. Ohartu zara, azkenaldian, geroz eta paziente gehiago etortzen zaizkizula lotarako arazoekin.

Asier Azpiroz Iztueta Bukaerako agurra