Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oihana Iguaranek irabazi du Azpeitiko final-laurdena

2019/10/27
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da gaur Azpeitiko Soreasu Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Iguaranek.

Azpeitiko Soreasu Antzokian izan da gaurkoan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena. Sarrerak agortuak zeuden aurrez eta aretoa bete-bete egin da saio honetan ere. Sei bertsolari aritu dira kantuan:

  • Alaia Martin Etxebeste
  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga
  • Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
  • Amaia Iturriotz Etxaniz

Oihana Iguaranek lortu du puntu gehien, 485,5 puntu. Beraz, abenduaren 1ean Tolosan jokatuko den final-erdian kantatuko du. Hauek izan dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

  1. Oihana Iguaran Barandiaran.......485.5
  2. Iñigo Mantzizidor Larrañaga........484
  3. Nerea Elustondo Plazaola..........476.5
  4. Alaia Martin Etxebeste................475
  5. Amaia Iturriotz Etxaniz................463.5
  6. Iñaki Gurrutxaga Zubimendi........421

 

Aurkezle lanetan Imanol Artola Arretxe aritu da eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.