Beñat Gaztelumendik irabazi du Oiartzungo finalaurrekoa
Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa. Sarrera guztiak agortu dira eta bete-bete egin da kiroldegia. Hurrengo sei bertsolariak aritu dira kantuan:
- Beñat Gaztelumendi Arandia
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga
- Alaia Martin Etxebeste
- Amaia Iturriotz Etxaniz
- Asier Azpiroz Iztueta
- Ane Labaka Mayoz
506 puntu lortu ditu Gaztelumendik eta, gaurko finalaurrekoa irabazita, finalerako zuzeneko txartela lortu du. Hauek izan dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:
- Beñat Gaztelumendi Arandia…..506
- Alaia Martin Etxebeste………….493,5
- Ane Labaka Mayoz……………...472,5
- Asier Azpiroz Iztueta…………….463
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga…...453
- Amaia Iturriotz Etxaniz………….438
Gaurko saioan Inaxio Usarralde Arantzadik egin ditu aurkezle lanak. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan Gorka Segurola Dorronsoro eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.