Haritz Mujika Lasa
Hasierako agurra
|
|
Haritz Mujika Lasa,
Iban Urdangarin Lardizabal
10eko nagusia
Zuen semeari panpina-kotxe edo kotxe-kapota bat oparitu diote. Hori nesken jostailua dela uste duzuenez, ezkutatu egin diozue.
|
|
Jokin Uranga Isuskiza,
Haritz Mujika Lasa
8ko txikia
Zu, Jokin, goizeko seietan kiroldegira joan zara, lanera joan aurretik zintan korrika egiteko asmoz. Haritz jubilatuak aurre hartu dizu, eta okupatuta dauka zinta.
|
|
Jon Maia Soria,
Haritz Mujika Lasa
Sei puntuko motza
Alderdi bereko bi politikari zarete. Hauteskundeak irabazi eta boterera iritsi zineten arren, programako puntu asko ez dituzue bete. Zuri, Jon, Haritzek esan dizu berriro ez zenuketela aurkeztu behar.
|
|
Haritz Mujika Lasa,
Oihana Iguaran Barandiaran
Puntutan
Hegaldi luze batean abiatu berri zarete. Hiruko lerroan tokatu zaizue. Pasillo aldean dagoenak lo hartzeko pastilla hartu du, eta lo geratu da berehala. Zuen aulkitik altxatu ezinda zaudete.
|
|
Haritz Mujika Lasa
Kartzela
Telefonoak jo du. Begiratu duzu, eta berriz ere zenbaki bera da.
|
|
Haritz Mujika Lasa
Bukaerako agurra
|
|