Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Faseak eta sailkatzea

Final-zortzirenak

Berrogeita bi bertsolarik jokatuko dute fase hau: aurtengo Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasetik sailkatu diren hogeita hamalau bertsolariek eta 2015eko Gipuzkoako Txapelketan finalaurrekoetara sailkatu, baina finaletik kanpo geratu ziren eta aurtengo txapelketan izena eman duten zortzi bertsolariek. Seina bertsolariz osatutako zazpi talde dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera. Puntu gehien batzen dituzten hamazazpi bertsolariekin eta 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan finalera sailkatu ziren eta aurtengo txapelketan izena eman duten sei bertsolariekin osatuko dira final-laurdenak.

 

Final-laurdenak

Hogeita hamar bertsolarik jokatuko dute fase hau: 2015eko Gipuzkoako Txapelketan finalera sailkatu eta aurtengo txapelketan izena eman duten sei bertsolariek eta final zortzirenetatik sailkatuko diren hogeita laurek. Seina bertsolariz osatutako bost talde egingo dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta puntu gehien eskuratzen dituzten hamahiru bertsolariekin osatuko dira finalaurrekoak.

 

Finalaurrekoak

 Final-laurdenetatik sailkatzen diren hemezortzi bertsolariak lehiatuko dira fase honetan. Sei bertsolariz osatutako hiru talde egingo dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.

Finalaurreko bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta puntu gehien batzen dituzten bost bertsolariekin osatuko da finala.

 

Finala

Finalaurrekoetatik sailkatuko diren bertsolarirekin jokatuko da finala. Zortzi bertsolarirekin emango zaio hasiera jardunari, eta puntu gehien metatzen duten bi bertsolarien arteko lehiarekin amaituko da.