Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Mendizabalek lortu du puntu gehien Zumarraga-Urretxun

2019/09/28
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Zumarraga-Urretxuko Zelai Arizti Aretoan; Mendizabalek lortu du final-laurdenetarako zuzeneko txartela.

Zumarraga-Urretxuko Zelai Arizti Aretoan jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena. Bertsozaleek ez dute hutsik egin gaurkoan ere, aurretiaz sarrera guztiak agortuta zeuden eta. Kantuan, hurrengo sei bertsolariak:

  • Eli Pagola Apezetxea
  • Iker Ormazabal Ojeda
  • Iñigo Izagirre Urteaga
  • Mikel Tapia Aierbe
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Unai Mendizabal Jauregi

 

Unai Mendizabalek lortu ditu puntu gehien, 449,5 puntu. Beraz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du zizurkildarrak. Hauek izan dira gaur bertsolariek lortutako puntuazioak:

 

  • Unai Mendizabal Jauregi..........449,5
  • Nerea Elustondo Plazaola........439,5
  • Iñigo Izagirre Urteaga................419
  • Mikel Tapia Aierbe.....................417
  • Eli Pagola Apezetxea...............416
  • Iker Ormazabal Ojeda...............378

 

Iker Iriarte Iribar aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz Alberdi aritu da.