Jon Maiak lortu du puntu gehien Eibarren
2019/10/26
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da gaur Eibarko Coliseo Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Maiak.
Eibarko Coliseo Antzokian izan da gaurkoan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena. Hurrengoak izan dira kantuan:
- Jon Maia Soria
- Gorka Maiz Alustiza
- Jokin Uranga Isuskiza
- Unai Muñoa Amundarain
- Felix Zubia Olaskoaga
- Mikel Tapia Aierbe
Jon Maiak lortu ditu puntu gehien, 475 puntu. Beraz, abenduaren 1ean Tolosan jokatuko den final-erdian kantatuko du. Hauek izango dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:
- Jon Maia Soria.........................475
- Jokin Uranga Isuskiza.............467,5
- Unai Muñoa Amundarain........451
- Gorka Maiz Alustiza.................441
- Mikel Tapia Aierbe...................424,5
- Felix Zubia Olaskoaga............423,5
Aurkezle lanetan Itziar Etxezarreta Arakistain aritu da eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu eta Joxemari Altuna Berridi aritu dira.