Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jon Maiak irabazi du Tolosako finalaurrekoa eta osatu da finala

2019/12/01
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatu da gaur Tolosako Usabal kiroldegian; finalerako zuzeneko txartela lortu du zumaiarrak.

Tolosako Usabal kiroldegian jokatu da gaur arratsaldean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa. Azkena zen gaurkoa eta, horrenbestez, gaur jakin dugu zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak.

Gaurkoan kantuan aritu den seikotea, hurrengoa:

  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Jon Maia Soria
  • Jokin Uranga Isuskiza
  • Iban Urdangarin Lardizabal
  • Beñat Lizaso Alberdi
  • Haritz Mujika Lasa

 

Gaurko saioa irabazita, finalerako zuzeneko txartela lortu du Jon Maiak, saioan 494,5 puntu pilatuta. Hauek izan dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

  1. Jon Maia Soria…………………….494,5
  2. Oihana Iguaran Barandiaran…....471
  3. Beñat Lizaso Alberdi……………..469.5
  4. Jokin Uranga Isuskiza……………456.5
  5. Iban Urdangarin Lardizabal……...444
  6. Haritz Mujika Lasa………………...432

 

Gaurko saioan Saroi Jauregi Aiestaranek egin ditu aurkezle lanak. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan Ane Errazkin Aranburu eta Joxemari Altuna Berridi aritu dira.