Haritz Mujikak irabazi du Oñatiko final-zortzirena
2019/09/14
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen final-zortzirena jokatu da gaur Oñatiko Santa Ana Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Mujikak.
Bete-bete egin da aretoa. Sarrera guztiak agortuta abiatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatiko Santa Ana Antzokian. Bertan jokatu dute lehenengo final-zortzirena hurrengo bertsolariek:
- Amaia Iturriotz Etxaniz
- Andoni Mujika Izagirre
- Aratz Igartzabal Bidegain
- Felix Zubia Olaskoaga
- Haritz Mujika Lasa
- Maider Arregi Markuleta
Haritz Mujika asteasuarrak lortu ditu puntu gehien, 447 puntu. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Oñatiko puntuazioak:
- Haritz Mujika Lasa....................447
- Maider Arregi Markuleta...........436
- Felix Zubia Olaskoaga.............428.5
- Amaia Iturriotz Etxaniz.............416.5
- Aratz Igartzabal Bidegain........403
- Andoni Mujika Izagirre.............380.5
Aurkezle lanak Iban Narbaiza Cevidanesek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.