Gorka Maizek irabazi du Zumaiako final-zortzirena
2019/09/22
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-zortzirena jokatu da gaur Zumaiako Aita Mari Zineman; final-laurdenetarako txartela lortu du gabiriarrak.
Zumaiako Aita Mari Zineman jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final-zortzirena. Gaurkoan ere aurretiaz sarrerak amaituta zeuden, beraz, bete-bete egin da aretoa.
Kantuan, bertsolari hauek izan dira:
- Ander Lizarralde Jimeno
- Beñat Jauregi Etxeberria
- Gorka Maiz Alustiza
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste
- Jokin Bergara Eguren
- Unai Muñoa Amundarain
Gorka Maizek lortu ditu puntu gehien, 441 puntu. Beraz, urriaren 26an Eibarren jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Zumaiako puntuazioak:
- Gorka Maiz Alustiza.................441
- Unai Muñoa Amondarain.........434,5
- Ander Lizarralde Jimeno..........432,5
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste.....416
- Jokin Bergara Eguren..............404
- Beñat Jauregi Etxeberria.........394
Aurkezle lanak Saroi Jauregi Aiestaranek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz Alberdi aritu da.