Eñaut Martikorenak irabazi du Andoainen jokatu den lehenengo final-laurdena
2019/10/19
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-laurdena jokatu da gaur Andoaingo Bastero Kultur Gunean; Martikorenak lortu du final-laurdenetarako zuzeneko txartela.
Andoaingo Bastero Kultur Gunean hasi da final-laurdenetako fasea. Gaur jokatu da saioa bertan eta bertsozaleek ederki berotu dute gaurkoan ere aretoa.
Kantuan, hurrengo seikotea aritu da:
- Iñaki Apalategi Astigarraga
- Beñat Iguaran Amondarain
- Unai Mendizabal Jauregi
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Asier Azpiroz Iztueta
- Iban Urdangarin Lardizabal
Eñaut Martikorenak lortu ditu puntu gehien, 476 puntu. Beraz, azaroaren 17an Arrasaten jokatuko den final-erdian kantatuko du. Horrela geratu dira Andoaingo puntuazioak:
- Eñaut Martikorena Lizaso............476
- Iban Urdangarin Lardizabal.........467
- Unai Mendizabal Jauregi.............460,5
- Iñaki Apalategi Astigarraga.........458,5
- Asier Azpiroz Iztueta....................458,5
- Beñat Iguaran Amondarain........447
Inaxio Usarralde Arantzadi aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.