Eibarren eta Azpeitian jokatuko dira hurrengo final-laurdenak
Eibarren Coliseo Antzokian izango da saioa, larunbatean, 17:00etan hasita. Hurrengo bertsolariak ariko dira kantuan:
• Jon Maia Soria
• Gorka Maiz Alustiza
• Jokin Uranga Isuskiza
• Unai Muñoa Amundarain
• Felix Zubia Olaskoaga
• Mikel Tapia Aierbe
Aurkezle lanak Itziar Etxezarreta Arakistainek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Ane Errazkin Aranburu ariko dira.
Igandean, urriaren 27an, berriz, Azpeitiko Soreasu Antzokian jokatuko da final-laurdenetako saioa, 17:00etan. Sei bertsolari hauek izango dira oholtzan:
• Alaia Martin Etxebeste
• Oihana Iguaran Barandiaran
• Nerea Elustondo Plazaola
• Iñigo Mantzizidor Larrañaga
• Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
• Amaia Iturriotz Etxaniz
Aurkezle lanak Imanol Artola Arretxek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi ariko dira.
Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Final-laurdenetako saioetan bertsolariek egin beharreko lanak honakoak izango dira:
• Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
• Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
Sarrerak salgai daude, beti bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira larunbatean zein igandean, 16:00etatik aurrera.