Dena prest txapelketari ekiteko
Asteasuko plazan bildu dira gaur goizean datorren larunbatean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako parte hartzaileak. Herriko alkate Pili Legarrak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria den Saroi Jauregik egin die ongi etorria eta ekitaldi laburrean txapelketako sintonia eta aldizkaria aurkeztu dituzte.
Sintonia Don Inorrez musika taldeak sortu du eta irailaren 14tik abenduaren 14ra bitartean saioz saio entzungo da Gipuzkoan barrena. Lotura honetan dago entzungarri: https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-bertsolari-txapelketa/informazioa/sintonia
Txapelketako aldizkaria ere banatu da amaieran. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko bazkideek datozen egunetan jasoko dute etxean eta saioetan ere eskuratu ahal izango da. Lotura honetan ere deskargatu daiteke: https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-bertsolari-txapelketa/informazioa/aldizkaria
Honenbestez, dena prest da datorren larunbatean, irailaren 14an, Oñatin Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari ekiteko. Saio guztietarako sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eus webgunean.