Beñat Lizasok irabazi du Ordiziako final-zortzirena
2019/09/21
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena jokatu da gaur Ordiziako Herriko Antzokian; final-laurdenetarako zuzeneko txartela lortu du Lizasok.
Ordiziako Herriko Antzokian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-zortzirena gaur. Bertsozaleek ez dute hutsik egin gaurkoan ere. Kantuan, hurrengo sei bertsolariak:
- Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo
- Aitor Urbieta Aizpurua
- Ane Zuazubiskar Iñarra
- Asier Azpiroz Iztueta
- Beñat Lizaso Alberdi
- Manex Mujika Amunarriz
Beñat Lizasok lortu ditu puntu gehien, 445 puntu. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Ordiziako puntuazioak:
- Beñat Lizaso Alberdi..............................445
- Asier Azpiroz Iztueta.............................423
- Ane Zuazubiskar Iñarra........................416,5
- Manex Mujika Amunarriz......................416
- Aitor Urbieta Aizpurua...........................402,5
- Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo.........397
Maddi Labaka Mayoz aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.