Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Beñat Iguaranek lortu du puntu gehien Amasa-Villabonan

2019/09/15
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-zortzirena jokatu da gaur Amasa-Villabonako Gurea Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Iguaranek.

Amasa-Villabonako Gurea Antzokian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-zortzirena gaur. Sarrerak aurretiaz agortuta zeuden eta bete egin da aretoa. Kantuan, hurrengo bertsolariak:

  • Beñat Iguaran Amondarain
  • Iban Urdangarin Lardizabal
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga
  • Maialen Akizu Bidegain
  • Odei Lopez Larrauri
  • Oier Etxeberria Zubimendi

 

Beñat Iguaranek lortu ditu puntu gehien bere herrian, 440,5 puntu. Beraz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Amasa-Villabonako puntuazioak:

  • Beñat Iguaran Amondarain...............440,5
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga.............433,5
  • Maialen Akizu Bidegain....................432,5
  • Iban Urdangarin Lardizabal..............420,5
  • Oier Etxeberria Zubimendi................408,5
  • Odei Lopez Larrauri............................392,5

 

Aurkezle lanak Eresti Oiarbide Muruak egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro aritu da.