Beñat Gaztelumendik irabazi du Azkoitiko final-laurdena
Azkoitiko Baztartxo Antzokian jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena. Sarrerak agortuak zeuden aurrez eta aretoa bete-bete egin da saio honetan ere.
Kantuan, hurrengo sei bertsolariak aritu dira:
- Beñat Gaztelumendi Arandia
- Mikel Artola Izagirre
- Ane Labaka Mayoz
- Ander Lizarralde Jimeno
- Maialen Akizu Bidegain
- Ane Zuazubiskar Iñarra
Beñat Gaztelumendik lortu ditu puntu gehien, 475 puntu. Beraz, azaroaren 24an Oiartzunen jokatuko den final-erdian kantatuko du. Hauek dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:
- Beñat Gaztelumendi Arandia.....475
- Ane Labaka Mayoz......................455
- Maialen Akizu Bidegain..............443,5
- Ander Lizarralde Jimeno.............442,5
- Mikel Artola Izagirre.....................425
- Ane Zuazubiskar Iñarra...............424
Aurkezle lanetan Ion Zaldua Brit aritu da eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Gorka Segurola Dorronsoro aritu dira.