Ane Labakak irabazi du Elgoibarko final-zortzirena
2019/09/29
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren seigarren final-zortzirena jokatu da gaur Elgoibarko Herriko Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Labakak.
Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken aurreko final-zortzirena.Gaurkoan ere ez dute hutsik egin bertsozaleek, bezperatik agortuta baitzeuden sarrerak. Oholtza gainean, hurrengo seikotea kantuan:
- Ane Labaka Mayoz
- Endika Igartzabal Murua
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
- Jokin Uranga Isuskiza
- Unai Gaztelumendi Arandia
Ane Labakak lortu ditu puntu gehien, 458,5 puntu. Beraz, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Elgoibarko puntuazioak:
- Ane Labaka Mayoz.......................458,5
- Jokin Uranga Isuskiza..................443,5
- Eñaut Martikorena Lizaso............437
- Iñaki Gurrutxaga Zubimendi........430
- Unai Gaztelumendi Arandia........424,5
- Endika Igartzabal Murua..............403,5
Aurkezle lanak Ane Ezenarro Beristainek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro aritu da.