Agin Laburuk finalerako txartela lortu du Arrasaten
2019/11/17
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatu da gaur Arrasateko Uarkape pilotalekuan; finalerako txartela lortu du Laburuk.
Arrasateko Uarkape pilotalekuan jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa. Bertsozaleen berotasunean aritu da kantuan hurrengo seikotea:
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Agin Laburu Rezola
- Nerea Elustondo Plazaola
- Unai Mendizabal Jauregi
- Iñaki Apalategi Astigarraga
- Unai Gaztelumendi Arandia
Gaurko saioa irabazita, finalerako zuzeneko txartela lortu du Agin Laburuk, saioan 501 puntu pilatuta. Hauek izan dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:
- Agin Laburu Rezola.....................501
- Nerea Elustondo Plazaola.........467
- Iñaki Apalategi Astigarraga........459
- Unai Mendizabal Jauregi............452
- Unai Gaztelumendi Arandia.......447
- Eñaut Martikorena Lizaso...........434
Gaurko saioan Iker Iriarte Iribarrek egin ditu aurkezle lanak. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.