Beñat Gaztelumendi txapeldun
2015/12/17
Buruz burukoan Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi aritu dira. 7.000 ikus-entzuletik gora bildu dira Donostiako Ilunben, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala jarraitzera.
Zortzi bertsolariak, larunbateko finalerako prest
2015/12/17
Larunbatean jokatuko da Donostiako Ilunben Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirre dira oholtzara igoko diren bertsolariak. Finalerako sarrerak ostirala arratsaldera arte egongo dira salgai www.bertsosarrerak.eus webgunean eta larunbatean 15:00etan irekiko da leihatila, Ilunben bertan.
Inaxi Etxabek jantziko dio txapela larunbateko finaleko irabazleari
2015/12/15
Harriduraz, baina poz handiz hartu zuen Inaxi Etxabek Gipuzkoako txapeldunari txapela janzteko proposamena. Bertsolari zumaiarra gustura joango da Ilunbera larunbatean, finalistak nortzuk diren ongi aski daki, gaur egun bertsolaritza gerturik segitzen baitu. Plaza ukatu zaien bertsolari emakumeen belaunaldi oso baten ordezkari gisa jantziko dio Inaxi Etxabek txapela larunbateko finala irabazten duen bertsolariari.
Ilunbeko finalak amaiera emango dio abenduaren 19an maiatzean hasitako bideari
2015/12/10
Abenduaren 19an Donostiako Ilunben jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala aurkeztu dute. Bertan ariko diren zortzi bertsolariak izan dira aurkezpenean: Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. Haiekin batera, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko ordezkariak finalaren inguruko xehetasunak eman dituzte. Inaxi Etxabe bertsolari zumaiarrak jantziko dio txapela txapeldunari "plaza ukatu zitzaion emakume bertsolarien belaunaldi oso baten ordezkari gisa".
Jon Maiak Eibarren eskuratu du Ilunberako txartela
2015/12/06
Harekin batera sailkatu da Eibarko saiotik Arkaitz Oiartzabal "Xamoa". Astelenan jokatutako azken finalaurrekoaren ondotik, zehaztuta geratu dira finalean ariko diren bertsolariak: Jon Maia, Unai Agirre, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa".
Eibarren jokatuko da igandean azken finalaurrekoa
2015/12/02
Finalaurrekoetako fasea amaituko da igandean Eibarren. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo igoko dira Astelena pilotalekuko oholtzara. 17:30etan hasiko da saioa eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Ilunben jokatuko den finalera. Horrekin batera, Eibarko saioa amaituta jakingo da nortzuk osatuko duten finalean kantatuko duen zortzikoa. Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Unai Agirre nagusitu da Tolosako finalaurrekoan
2015/11/29
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da arratsaldean Tolosan. Unai Agirrek irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19ko finalera. Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Apalategi sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 1.600 bertsozalek lepo bete dute Usabal kiroldegia. Eibarren jokatuko da igandean txapelketako azken finalaurrekoa eta bertan ezagutuko da zein izango den Ilunben kantatuko duen zortzikoa.
Igandean jokatuko da Tolosan bigarren finalaurrekoa
2015/11/25
Finalaurrekoetako bigarren saioa jokatuko da igandean Tolosako Usabal kiroldegian. Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre dira bertan kantatuko duten bertsolariak. 17:30ean hasiko da saioa eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 19ko finalera. Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Alaia Martin da lehen finalista, Zarauzko finalaurrekoa irabazita
2015/11/22
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu da arratsaldean Zarautzen. Alaia Martinek irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da Ilunbeko finalerako. Agin Laburuk eta Ander Lizarraldek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 1.200 bertsozalek bete dute Zarauzko Aritzbatalde kiroldegia. Datorren igandean Tolosan jokatuko da bigarren finalaurrekoa.
Zarautzen jokatuko da igandean lehenengo finalaurrekoa
2015/11/19
Finalaurrekoetako fasea hasiko da igandean Zarautzen. Agin Laburu, Alaia Martin, Ander Lizarralde, Beñat Iguaran, Jon Martin eta Unai Gaztelumendi izango dira Aritzbatalde kiroldegiko oholtzara igoko diren sei bertsolariak. 17:30etan hasiko da saioa eta lehen sailkatua zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Ilunben jokatuko den finalerako. Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Azaroaren 20an erretiratuko dituzte saltokietako finaleko sarrerak
2015/11/12
Urriaren 21etik daude salgai Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sarrerak, www.bertsosarrerak.eus webgunean zein Gipuzkoako hainbat salmenta gunetan. Salmenta guneetako sarrerak datorren ostiralean, azaroaren 20an, erretiratuko dira. Hortik aurrera, soilik internetez eros ahalko dira abenduaren 19ko finalerako sarrerak. Hortaz aparte, finalaurrekoetako saioetan zein Durangoko Azokan aukera izango da finaleko sarrerak erosteko.
Unai Agirrek irabazi du azkenengo final laurdena
2015/11/08
Eskoriatzan jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena. Unai Agirre izan da saioko garailea eta zuzenean sailkatu da Tolosako finalaurrekorako. Haren atzetik, Beñat Lizaso eta Oihana Iguaran sailkatu dira. 520 bertsozale inguru izan dira Manuel Muñoz kiroldegian saioa segitzen. Gaurko saioaren ostean erabakita gelditu da zeintzuk izango diren azaroaren 22tik aurrera finalaurrekoak jokatuko dituzten 18 bertsolariak.
Azken final laurdena jokatuko da igandean Eskoriatzan
2015/11/04
Bosgarren eta azken final laurdena jokatuko da igandean Eskoriatzan. Manuel Muñoz kiroldegian izango da saioa, arratsaldeko 17:30ean hasita, eta horren ostean jakingo da zeintzuk diren finalaurrekoetarako sailkatuko diren 18 bertsolariak. Beñat Lizaso, Manu Goiogana, Mikel Artola, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Unai Mendizabal izango dira oholtzara igoko diren bertsolariak. Ohi bezala, sarrerak www.bertsozale.eus webgunean daude salgai.
Ander Lizarralderentzat izan da Ormaiztegiko final laurdena
2015/11/01
Ormaiztegin jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko final laurdena. Ander Lizarraldek lortu du lehen postua eta modu horretan finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Haren atzetik, Felix Zubia eta Iñaki Apalategi sailkatu dira, hurrenez hurren. 460 bertsozale elkartu dira Zubipe pilotalekuan. Hurrengo igandean amaituko da final laurdenetako fasea, Eskoriatzan jokatuko den saioarekin.
Nahikari Gabilondo nagusitu da Zestoako final laurdenean
2015/10/31
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdena jokatu da arratsaldean Zestoan. Nahikari Gabilondok irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Alaia Martin eta Jon Maia sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 700 bertsozalek lepo bete dute Zestoako pilotalekua. Ormaiztegin jokatuko da igandean txapelketako laugarren final laurdena.
Zestoako final laurdeneko sarrera guztiak amaitu dira
2015/10/29
Larunbatean Zestoan jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdeneko sarrera guztiak agortu dira. Beraz, larunbatean ez da leihatila irekiko. Zestoakoaz gain, txapelketako bigarren saio bat jokatuko da asteburuan, igandean Ormaiztegin. Iganderako sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Zestoan eta Ormaiztegin jokatuko dira asteburuko final laurdenak
2015/10/28
Bi saio berri izango ditu asteburuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Larunbatean, Zestoako pilotalekuan izango da hitzordua eta igandean, berriz, Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan. Final laurdenetako bi saioak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira. Ohi bezala, sarrerak aurrez eros daitezke www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Beñat Gaztelumendi nagusitu da Errenteriako saioan
2015/10/25
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena jokatu da arratsaldean Errenterian. Beñat Gaztelumendik irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da Tolosako finalaurrekorako. Iñaki Gurrutxagak eta Jon Martinek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 590 bertsozalek bete dute Errenteriako Agustina Otaola raketista profesionala pilotalekua. Datorren asteburuan Zestoan eta Ormaiztegin jokatuko dira saioak.
Agin Laburuk irabazi du Urretxu-Zumarragako final laurdena
2015/10/24
Urretxun jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final laurdena. Agin Laburuk lehen postua lortu eta zuzenean finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Haren atzetik, Beñat Iguaran eta Nerea Elusotondo sailkatu dira, hurrenez hurren. 480 bertsozale hurbildu dira saioa entzutera Urretxuko Ederrena pilotalekura. Bihar final laurdenetako bigarren saioa jokatuko da Errenterian
Urretxu-Zumarragan eta Errenterian hasiko dira asteburuan final laurdenak
2015/10/21
Asteburuan bi saiorekin itzuliko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Urretxu-Zumarraga eta Errenteriako saioek hasiera emango diote final laurdenetako faseari. Larunbatean, Urretxuko Ederrena pilotalekuan sei bertsolari igoko dira oholtzara eta igandean, berriz, Errenteriako Agustina Otaola raketista profesionala pilotalekuan izango da saioa. Ohi bezala, final laurdenetako saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Horrez gain, gaur bertan jarri dira finaleko sarrerak salgai.
Abenduaren 19an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala
2015/10/16
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala egun batez aurreratzea erabaki du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Beraz, abenduaren 19an jokatuko da saioa, Ilunben arratsaldeko 17etatik aurrera. Finalerako sarrerak asteazkenetik aurrera egongo dira salgai, www.bertsosarrerak.eus webgunean zein herrialdeko hainbat salmenta gunetan.
Jokin Urangak irabazi du azkenengo final zortzirena
2015/10/11
Andoainen jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final zortzirena. Jokin Uranga izan da saioko garailea eta zuzenean sailkatu da Zestoako final laurdenerako. Haren atzetik, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi sailkatu dira. 450 bertsozale inguru izan dira Bastero kultugunean saioa segitzen. Gaurko saioaren ostean erabakita gelditu da zeintzuk izango diren urriaren 24tik aurrera final laurdenak jokatuko dituzten 30 bertsolariak.
Felix Zubiarentzat izan da Arrasateko final zortzirena
2015/10/10
Arrasaten jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko final zortzirena. Felix Zubiak lortu du lehen postua eta modu horretan final laurdenetarako txartela eskuratu du. Haren atzetik, Eneritz Artetxe eta Iñaki Gurrutxaga sailkatu dira, hurrenez hurren. 310 bertsozale elkartu dira Amaia antzokian. Bihar amaituko da final zortzireneko fasea, Andoainen jokatuko den saioarekin.
Arrasate eta Andoaingo saioekin amaituko da asteburuan final zortzirenetako fasea
2015/10/07
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako azken bi saioak jokatuko dira asteburuan. Larunbatean, Arrasateko Amaia antzokian izango da saioa eta igandean, berriz, Andoaingo Bastero kulturgunean. Biak ala biak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira. Ohi bezala, sarrerak aurrez eros daitezke www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Manu Goioganak irabazi du Elgoibarko final zortzirena
2015/10/03
Elgoibarren jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final zortzirena. Manu Goiganak lehen postua lortu eta zuzenean final laurdenetarako txartela eskuratu du. Haren atzetik, Oihana Iguaran eta Manex Mujika sailkatu dira, hurrenez hurren. 210 bertsozale hurbildu dira saioa entzutera Elgoibarko Herriko antzokira. Hurrengo asteburuan Arrasaten eta Andoainen izango dira lehen faseko azken bi saioak.
Larunbatean jokatuko da Elgoibarren laugarren final zortzirenekoa
2015/09/30
Saio bakarra izango du asteburu honetan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Larunbatean Elgoibarko Herriko Antzokian jokatuko da laugarren final zortzirena, 17:30etan hasita. Manu Goiogana, Unai Muñoa, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu, Iban Urdangarin eta Manex Mujika izango dira oholtzara igoko diren bertsolariak. Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Beñat Lizasorentzat izan da Lasarte-Oriako saioa
2015/09/27
Hirugarren saiora ailegatu da igandean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Ohi bezala, sei bertsolari izan dira taula gainean eta azkenean Beñat Lizasok bildu ditu puntu gehien. Horren ondorioz, azpeitiarrak final laurdenetarako sailkatzea lortu du. Haren atzetik, Maider Arregi eta Mikel Artola sailkatu dira. 290 bertsozale inguru izan dira Lasarte-Oriako saioa bertatik bertara segitu dutenak. Datorren larunbatean laugarren final zortzirena jokatuko da Elgoibarren.
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" nagusitu da Azpeitiko saioan
2015/09/26
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena jokatu da arratsaldean Azpeitian. Arkaitz Oiartzabalek irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da final laurdenetarako. Nerea Elustondok eta Nahikari Gabilondok egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 340 bertsozale elkartu da Soreasu antzokian. Lasarte-Orian jokatuko da igandean txapelketako hirugarren saioa.
Azpeitian eta Lasarte-Orian jokatuko dira asteburuko final zortzirenak
2015/09/23
Bi saio berri izango ditu asteburuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Larunbatean, Soreasu antzokian izango da hitzordua eta igandean, berriz, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Final zortzirenetako bi saioak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira. Ohi bezala, sarrerak aurrez eros daitezke www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Jon Maiak irabazi du txapelketako lehen final zortzirena
2015/09/20
Beasainen jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final zortzirena. Jon Maiak eskuratu du lehen postua eta zuzenean final laurdenetarako txartela eskuratu. Haren atzetik, Ane Labaka eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" sailkatu dira, hurrenez hurren. Sarrera guztiak salduta, 350 bertsozalek lepo bete dute Beasaingo Usurbe antzokia. Hurrengo asteburuan Azpeitian eta Lasarte-Orian izango dira saioak.