Zestoako final laurdeneko sarrera guztiak amaitu dira
Zestoako pilotalekuan larunbatean jokatuko den final laudenerako salgai zeuden sarrera guztiak saldu dira. Beraz, saioaren egunean ez da leihatila irekiko.
Alaia Martin, Eneritz Artetxe, Jokin Uranga, Jon Maia, Manex Mujika eta Nahikari Gabilondo dira Zestoako final laurdenean kantatuko duten sei bertsolariak.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bigarren saio bat izango du asteburuan, igandean Ormaiztegin jokatuko dena. Bertan, sei bertsolari igoko dira oholtzara: Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iñaki Apalategi, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi. Iker Iriarte izango da saioko aurkezlea.
Ormaiztegiko saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean ostiral arte egongo dira salgai. Aurrez denak saltzen ez badira, saioko egunean sarrerak Ormaiztegiko pilotalekuan bertan jarriko dira salgai, 16:00etatik aurrera. Gaztetxoen sarrera 4 euroan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 8 euroan, eta gainerakoena 11 euroan.