Azaroaren 20an erretiratuko dituzte saltokietako finaleko sarrerak
Gainerako saioetan bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai abenduaren 19an Ilunben jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak. Finalaren kasuan hainbat salmenta gunetan eros daitezke sarrerak. Horiek salgai egongo dira azaroaren 20ra arte, hortik aurrera soilik internetez eros ahalko dira sarrerak.
Honakoak dira finaleko sarrerak salgai dituzten saltokiak:
HERRIA | SALMENTA GUNEA |
ANDOAIN | Ganbara taberna |
ANDOAIN | Ernaitza liburudenda |
ARRASATE | Irati Taberna |
AZPEITIA | Sanagustin kulturgunea |
BERGARA | Jardun Kultur Elkartea |
DONOSTIA | Hontza liburudenda |
EIBAR | Club Deportivo |
EIBAR | Beleko taberna |
ELGOIBAR | Izarra Kultur Elkartia |
ERRENTERIA | Arkaitza taberna |
HERNANI | Tripontzi taberna |
HONDARRIBIA | Txantxangorri taberna |
IRUN | Sunbilla taberna |
LASARTE | Jalgi taberna |
OÑATI | Txokolateixia |
ORDIZIA | Pottoka taberna |
TOLOSA | Kantabriko taberna |
VILLABONA | Amasa kafetegia |
ZARAUTZ | Txiki-Polit taberna |
ZUMAIA | Turismo bulegoa |
URRETXU-ZUMARRAGA | Urretxuko kultur etxea |
Webguneaz gain, Zarautz, Tolosa eta Eibarren jokatuko diren finalaurrekoetan ere izango da finalerako sarrerak erosteko aukerarik, saio hasieran zein bukaeran. Halaber, Bertsozale Elkarteak eta Lankuk Durangoko Azokan izango duten postuan ere jarriko dira Gipuzkoako Bertolari Txapelketako sarrerak salgai.