Agin Laburuk irabazi du Urretxu-Zumarragako final laurdena
Agin Laburuk irabazi du Urretxun jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final laurdena. Gaur lortu duen lehen postuari esker, zuzenean sailkatu da azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den lehen finalaurrekorako. Labururen atzetik, Beñat Iguaran eta Nerea Elustondo sailkatu dira.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Agin Laburu Rezola |
516 |
Beñat Iguaran Amondarain |
491 |
Nerea Elustondo Plazaola |
490 |
Jexux Mari Irazu Muñoa |
473,5 |
Asier Azpiroz Iztueta |
470,5 |
Eli Pagola Apezetxea |
459,5 |
480 bertsozalek segitu dute bertatik bertara Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatu den saioa.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bihar izango du segida Errenterian jokatuko den bigarren finalaurrekoarekin. Errenteriako Agustina Otaola pilotari profesionala pilotalekuan Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta Jon Martin ariko dira.
Sarrerak arratsaldeko 16:00etatik aurrera egongo dira salgai, pilotalekuan bertan.