Unai Agirre nagusitu da Tolosako finalaurrekoan
Unai Agirre nagusitu da Usabal kiroldegian jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigaren finalaurrekoan. Horrenbestez, hernaniarra zuzenean sailkatu da abenduaren 19an Donostian jokatuko den finalera. Beñat Gaztelumendik eta Iñaki Apalategik lortu dute bigarren eta hirugarren postua gaurko saioan
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Unai Agirre Goia |
517 |
Beñat Gaztelumendi Arandia |
501 |
Iñaki Apalategi Astigarraga |
493,5 |
Oihana Iguaran Barandiaran |
482 |
Nerea Elustondo Plazaola |
476 |
Beñat Lizaso Alberdi |
458,5 |
Lepo bete da Usabal kiroldegia, 1.600 bertsozalek elkartu baitira Tolosan.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurrengo igandean izango du segida. Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko da azken finalaurrekoa eta Ilunbeko seikoa erabakiko. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo. Inaxio Usarralde izango da 17:30ean hasiko den saioko aurkezlea.
Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.