Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Agirre nagusitu da Tolosako finalaurrekoan

2015/11/29
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da arratsaldean Tolosan. Unai Agirrek irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19ko finalera. Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Apalategi sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 1.600 bertsozalek lepo bete dute Usabal kiroldegia. Eibarren jokatuko da igandean txapelketako azken finalaurrekoa eta bertan ezagutuko da zein izango den Ilunben kantatuko duen zortzikoa.

 

Unai Agirre nagusitu da Usabal kiroldegian jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigaren finalaurrekoan. Horrenbestez, hernaniarra zuzenean sailkatu da abenduaren 19an Donostian jokatuko den finalera. Beñat Gaztelumendik eta Iñaki Apalategik lortu dute bigarren eta hirugarren postua gaurko saioan

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Unai Agirre Goia
517
Beñat Gaztelumendi Arandia
501
Iñaki Apalategi Astigarraga
493,5
Oihana Iguaran Barandiaran
482
Nerea Elustondo Plazaola
476
Beñat Lizaso Alberdi
458,5

Lepo bete da Usabal kiroldegia, 1.600 bertsozalek elkartu baitira Tolosan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurrengo igandean izango du segida. Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko da azken finalaurrekoa eta Ilunbeko seikoa erabakiko.  Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo. Inaxio Usarralde izango da 17:30ean hasiko den saioko aurkezlea.

Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Unai AGirrek lortu du finalerako txartela.