Beñat Lizasorentzat izan da Lasarte-Oriako saioa
Beñat Lizasok irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final zortzirena. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean jokatu da saioa. zuzenean sailkatu da azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den final laurdenetako saiorako, Unai Agirre eta beste lau bertsolarirekin. Gaurko saioan Maider Arregik egin du bigarren eta Mikel Artolak, hirugarren.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Beñat Lizaso Alberdi | 426 |
Maider Arregi Markuleta | 415 |
Mikel Artola Izagirre | 415 |
Xabier Sukia Etxeberria | 412,5 |
Aitor Irastortza Fadrique | 399,5 |
Gorka Azkarate Torner | 398 |
290 bertsozale inguruk segitu dute bertatik bertara Lasarte-Oriako saioa.
Hurrengo larunbatean izango du segida Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Elgoibarko Herri Antzokian izango da saioa eta bertan Manu Goigana, Unai Muñoa, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu, Iban Urdangarin eta Manex Mujika ariko dira kantuan. Arrratsaldeko 17:30ean hasiko da final zortzirena.
Ohi bezala, sarrerak dagoeneko salgai daude www,bertsosarrerak.eus webgunean.