Unai Agirrek irabazi du azkenengo final laurdena
Unai Agirrek irabazi du Eskoriatzan jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena. Hernaniarra zuzenean sailkatu da azaroaren 29ean Tolosan jokatuko den finalaurrekorako. Gaurko saioan Beñat Lizasok egin du bigarren eta Oihana Iguaranek, hirugarren. 520 entzule izan dira Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Unai Goia Agirre | 497,5 |
Beñat Lizaso Alberdi | 485,5 |
Oihana Iguaran Barandiaran | 484 |
Mikel Artola Izagirre | 480 |
Unai Mendizabal Jauregi | 480 |
Manu Goiogana Bengoetxea | 450 |
Behin final laudernetako fasea amaituta, 18 bertsolarik lortu dute final laurdenetara sailkatzea, bostek beren saioa irabazita eta gainerakoek, puntuazioaren arabera. Honakoak dira finalaurreoetara sailkatu diren bertsolariak:
Asteburu bateko atsedenaldia hartu ostean, azaroaren 22an hasiko dira finalaurrekoak, Zarautzen. Horren ostean, Tolosan eta Eibarren jokatuko diren finalaurrekoak etorriko dira.
Ohi bezala, sarrerak dagoeneko salgai daude www,bertsosarrerak.eus webgunean.