Manu Goioganak irabazi du Elgoibarko final zortzirena
Manu Goioganak irabazi du Elgoibarren jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren saioa. Gaur lortu duen lehen postuari esker, Goiogana zuzenean sailkatu da azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den final laurdenetako saiorako, Unai Agirre, Beñat Lizaso eta oraindik erabakitzeke dauden beste hiru bertsolarirekin.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Manu Goiogana Bengoetxea | 428 |
Oihana Iguaran Barandiaran | 423,5 |
Manex Mujika Amunarriz |
417,5 |
Unai Muñoa Amundarain |
407,5 |
Iñigo Gorostarzu Etxebeste | 403 |
Iban Urdangarin Lardizabal | 397,5 |
210 bertsozalek segitu dute bertatik bertara Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu den saioa.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurrengo asteburuan izango du final zortzirenetako fasearen amaiera. Bi saio jokatuko dira; larunbatean Arrasateko Amaia antzokian Eneritz Artetxe, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Aratz Igartzabal, Iñaki Gurrutxaga eta Felix Zubiarekin.
Igandean, berriz, Andoaingo Bastero kulturgunean izango da lehen faseko azken saioa. Bertan izango dira Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Bi saiook arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.
Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.