Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" nagusitu da Azpeitiko saioan

2015/09/26
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena jokatu da arratsaldean Azpeitian. Arkaitz Oiartzabalek irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da final laurdenetarako. Nerea Elustondok eta Nahikari Gabilondok egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 340 bertsozale elkartu da Soreasu antzokian. Lasarte-Orian jokatuko da igandean txapelketako hirugarren saioa.

 

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" nagusitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa, Azpeitiko Soreasu antzokian jokatu dena. Horri esker,  zuzenean sailkatu da azaroaren 1ean Ormaiztegin jokatuko den final laurdenetako saiorako, Iñaki Apalategi eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste lau bertsolarirekin. Nerea Elustondok eta Nahikari Gabilondok lortu dute bigarren eta hirugarren postua gaurko saioan

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Arkaitz Oiartzabal Agirre "Xamoa" 439,5
Nerea Elustondo Plazaola 432
Nahikari Gabilondo Mendizabal 426,5
Ander Lizarralde Jimeno 425,5
Unai Mendizabal Jauregia 424
Amaia Iturriotz Etxaniz 421

340 bertsozale elkartu dira Azpeitiko Soreasu antzokian eta gogoz txalotu dute sei bertsolarien jarduna..

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bihar izango du segida. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da saioa, Aitor Irastortza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola eta Xabier Sukia bertsolariekin. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa.

Ohi bezala, arratsaldeko 16:00etan zabalduko da aretoko leihatila.

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", gaurko irabazlea.