Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" nagusitu da Azpeitiko saioan
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" nagusitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa, Azpeitiko Soreasu antzokian jokatu dena. Horri esker, zuzenean sailkatu da azaroaren 1ean Ormaiztegin jokatuko den final laurdenetako saiorako, Iñaki Apalategi eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste lau bertsolarirekin. Nerea Elustondok eta Nahikari Gabilondok lortu dute bigarren eta hirugarren postua gaurko saioan
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Arkaitz Oiartzabal Agirre "Xamoa" | 439,5 |
Nerea Elustondo Plazaola | 432 |
Nahikari Gabilondo Mendizabal | 426,5 |
Ander Lizarralde Jimeno | 425,5 |
Unai Mendizabal Jauregia | 424 |
Amaia Iturriotz Etxaniz | 421 |
340 bertsozale elkartu dira Azpeitiko Soreasu antzokian eta gogoz txalotu dute sei bertsolarien jarduna..
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bihar izango du segida. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da saioa, Aitor Irastortza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola eta Xabier Sukia bertsolariekin. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa.
Ohi bezala, arratsaldeko 16:00etan zabalduko da aretoko leihatila.