Felix Zubiarentzat izan da Arrasateko final zortzirena
Felix Zubiak irabazi du Arrasaten jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azkenaurreko final zortzirena. Gaur lortu duen lehen postuari esker, zarauztarra zuzenean sailkatu da azaroaren 1ean Ormaitzegin jokatuko den final laurdenetako saiorako, Iñaki Apalategi, Beñat Lizaso eta beste lau bertsolarirekin. Eneritz Artetxek eta Iñaki Gurrutxagak egin dute, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren. 310 bertsozale inguru gerturatu dira herriko Amaia antzokira.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Felix Zubia Olaskoaga | 431 |
Eneritz Artetxe Eizagirre | 421,5 |
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi | 417,5 |
Haritz Casabal Pikabea | 412 |
Egoitz Eizagirre Aduriz | 382,5 |
Aratz Igartzabal Bidegain | 373 |
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bihar izango du segida eta azken final zortzirena jokatuko da Andoaingo Bastero kulturgunean. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Lehen sailkatuak urriaren 31n Zestoan jokatuko den final-laurdenerako txartela eskuratuko du. Inaxio Usarraldek aurkeztuko du saioa.