Jokin Urangak irabazi du azkenengo final zortzirena
Jokin Urangak irabazi du Andoainen jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final zortzirena. Azpeitiarra zuzenean sailkatu da urriaren 31 Zestoan jokatuko den final laurdenetako saiorako. Gaurko saioan Asier Azpirozek egin du bigarren eta Unai Gaztelumendik, hirugarren. 450 entzule izan dira Bastero kulturgunea bete dutenak.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Jokin Uranga Isuskiza | 457,5 |
Asier Azpiroz Iztueta | 430,5 |
Unai Gaztelumendi Arandia | 423,5 |
Gemma Urteaga Garmendia | 410 |
Ibai Esoain Urrutia | 405 |
Antton Fernandez Lasa | 367,5 |
Behin final zortzirenetako fasea amaituta, 23 bertsolarik lortu dute final laurdenetara sailkatzea, seik beren saioa irabazita eta gainerakoek, puntuazioaren arabera. Honakoak dira final laurdenetarako sailkatu diren bertsolariak:
Jokin Uranga Isuskiza |
Jon Maia Soria |
Ane Labaka Mayoz |
Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa" |
Nerea Elustondo Plazaola |
Felix Zubia Olaskoaga |
Asier Azpiroz Iztueta |
Manu Goiogana Bengoetxea |
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" |
Nahikari Gabilondo Mendizabal |
Beñat Lizaso Alberdi |
Ander Lizarralde Jimeno |
Unai Mendizabal Jauregi |
Oihana Iguaran Barandiaran |
Unai Gaztelumendi Arandia |
Eneritz Artetxe Eizagirre |
Amaia Iturriotz Etxaniz |
Beñat Iguaran Amodarain |
Eli Pagola Apezetxea |
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi |
Manex Mujika Amunarriz |
Maider Arregi Markuleta |
Mikel Artola Izagirre |
Horiei gehituko zaizkie 2011ko txapelketan lortu zuten postuari esker, aurrez sailkatuta zeuden zazpi bertsolariak: Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Unai Agirre.
Asteburu bateko atsedenaldia hartu ostean, urriaren 24an hasiko dira final laurdenetako saioak Urretxu-Zumarragan eta azaroaren 8an amaituko, Eskoriatzan. Osotara, bost saio jokatuko dituzte fase horretan.
Ohi bezala, sarrerak dagoeneko salgai daude www,bertsosarrerak.eus webgunean.