Haizea Arana eta Maider Arregi nagusitu dira Zestoan eta Gabirian
Gipuzkoa Bertsotanek beste bi saio izan ditu gaur: Zestoan eta Gabirian. Bi saioak batera jokatu dira, 19:00etan hasita.
A multzoko saioa Zestoan jokatu da, bertako kultur etxean. Saioko irabazlea Haizea Araba Cardenal izan da, 333 punturekin. Honela geratu da sailkapena:
Haizea Arana Cardenal --------------- 333
Eneko Araiztegi Agirre --------------- 329,5
Oihana Arana Cardenal ------------- 319,5
Julen Zulaika Alkorta ----------------- 316,5
Eneko Beretxinaga Laskurain ----- 305
Amets Aizpurua Mancisidor -------296
Gai-jartzen Haritz Alberdi Alberdi aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.
B multzoko saioa Gabirian izan da, eliza ondoko aretoan. Maider Arregi Markuletak bildu diotu puntu gehien, 360,5. Sailkapena, ostera, hauxe izan da:
Maider Arregi Markuleta ---------- 360,5
Aitor Tatiegi Loidi ------------------- 321,5
Uxue Fernandez Lasa ------------ 313,5
Aitor Zubikarai Salegi -------------- 313
Andoni Mujika Izagirre ------------ 307
Urko Egaña Calderon ------------- 298
Gai-jartzaile Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri aritu da. Epaile, ostera, hauexek izan dira: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibili da.
Gipuzkoa Bertsotaneko hurrengo saioak Altzon eta Zaldibian izango dira. Altzoko sarrerak agortu dira, baina Zaldibikoak oraindik geratzen dira: bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, eta saioaren egunean geratuko balira, aretoko txarteldegian, saioa baino ordu erdi aurretik.