Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iñigo Gorostarzuk eta Uxue Fernanezek irabazi dituzte azken bi saioak

2024/06/02
Gipuzkoa Bertsotaneko azken bi saioak jokatu dira gaur, Soraluzen eta Hernanin. Soraluzen Iñigo Gorostarzu Etxebestek bildu ditu puntu gehien, 337; Hernanin, aldiz, Uxue Fernandez Lasak, 327.

Ia hilabete eta erdiko ibilbidearen ondoren, gaur jokatu dira Gipuzkoa Bertsotaneko azken bi saioak: Soraluzen eta Hernanin. Bi saioak, Soraluzeko Herri Antzokian bata eta Hernaniko Biteri Kultur etxean bestea, jendez lepo egon dira. 

A multzoko saioa, Soraluzekoa, Iñigo Gorostarzu Etxebestek irabazi du, 337 punturekin. Honela geratu da sailkapena: 

Gai-jartzailea Haritz Alberdi Alberdi izan da. Epaileak, aldiz,  Leire Beloki LizarraldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero izan dira; eta idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia.

Uxue Fernandez

B multzoko saioa, Hernanikoa, Uxue Fernandez Lasak irabazi du, 327 punturekin. Honela geratu da sailkapena:

 Gaiak jartzen Maddi Labaka Mayoz aritu da. Epaitzen, ostera, ondorengo hauek: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez UgarteburuMikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkaria Oier Iurramendi Etxeberria izan da.

Saioak bukatzean ezagutu ditugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan abestuko duten 34 bertsolariak. Zerrenda sailkapenean duzue: bi multzoetatik lehen 17 bertsolariak sailkatu dira. Egin klik estekan zerrenda ikusteko