Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ostegunean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

2024/04/23
Eskoriatzan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, apirilaren 25ean. Ostiralean, apirilaren 26an, beste bi saio jokatuko dira: Zestoan eta Gabirian. Zestoako saioko sarrera guztiak saldu dira.

Gipuzkoa Bertsotaneko lehen bi jardunaldiak dira asteon. Eskoriatzan hasiko du bidea sailkapen faseak: saio bakarra izango da apirilaren 25ean. Hurrengo egunean bi saio gehiago izango dira: Zestoan eta Gabirian. Zestoako saioan, dagoeneko, sarrera guztiak saldu dira.

Udaberriko fasea bi multzotan jokatuko da: saioak A eta B multzotan banatuta daude. Eskoriatzako saioa, A multzokoa, izango da zortzi bertsolariz osatutako bakarra. Bertsolari hauek ariko dira kantuan:

Gai-jartzaile lanetan, ostera, Iker Iriarte Iribar ariko da.   

 

Apirilaren 26ko saioetan, ostera hauek ariko dira bertsotan:

A multzoa, Zestoa:

 Zestoako sarrerak dagoeneko agortu egin dira. Anoetako saiokoak ere agortu dira. 

Gai-jartzailea: Haritz Alberdi Alberdi

 

B multzoa, Gabiria:

Gai-jartzailea: Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri

Epaile lanetan, ostera, hauek ariko dira Eskoriatzan eta Zestoan: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Gabiriako saioan, ostera, epaile hauek egongo dira: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.

Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.