Beñat Iguaranek eta Ane Zuazubiskarrek bildu dituzte puntu gehien Orion eta Legorretan
Orioko eta Legorretako saioak izan dira gaur. Bi saioak, sarrerak agortuta, 19:00etan hasi dira.
Orion izan da A saioko multzoa, Arraunetxean. Beñat Iguaran Amondarainek irabazi du: 316,5 puntu eskuratu ditu. Honela geratu da sailkapena:
- Beñat Iguaran Amondarain ----------------- 316,5
- Ane Beloki Lopez ------------------------------- 308
- Aratz Igartzabal Bidegain ------------------ 306,5
- Arnaitz Lasarte Santa Kruz ---------------- 303,5
- Martin Berrizbeitia Zugazagasti --------- 299,5
- Axier Bergaretxe Gezala -------------------- 246,5
Gai-jartzen Ane Ezenarro Beristain ibili da. Epaileak hauek izan dira: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibili da.
B multzoko saioa Legorretan izan da, Herri Antzokian. Ane Zuazubiskar Iñarra izan da nagusi, 361,5 punturekin. Hauek puntuazioak:
- Ane Zuazubiskar Iñarra ------------------------- 361,5
- Maialen Akizu Bidegain ------------------------ 331,5
- Unai Izagirre Etxeberria ------------------------ 321,5
- Gorka Maiz Alustiza ----------------------------- 319,5
- Naia Arrizabalaga Arrieta --------------------- 287,5
- Beñat Zeberio Mateos -------------------------- 258
Gai-jartzailea Imanol Artola Arretxe "Felix" izan da. Epaileak, ostera, hauek: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkari Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.
Datorren astean Gipuzkoa Bertsotaneko beste lau saio jokatuko dira. Oraindik geratzen da sarrerarik bertsosarrerak.eus atarian.